Eguzki Dantza Taldea Balmasedako, Bizkaiko lehenengo hiribilduaren, euskal dantza taldea da. José Mª Aguirrek sortu zuen 1978an.

Bere hasieran neskek bakarrik osatzen zuten, “EGUSKI” Mulko Neskatil Dantza deituz. Eguzkik aurretik hiribilduan izan ziren hainbat talde izan zituen aurretik, horien artean “Irrintzi” eta “Zubi Zaharra”. 1989 eta 1993 urteetan Maliañon izan ginen Balmaseda eta Kantabriako herri honen arteko senidetzea ospatzeko.

90eko hamarkadan, Enkarterriko hainbat talderekin batera, Mazarrongo (Murtzia) Dantza Jaialdira joan ginen. Ondoren, honako Folklore-Jaialdietan parte hartu dugu: Trespaderne (Burgos), Junta de Voto (Kantabria), Belorado (Burgos), Paranhos da Beira (Portugal), La Caridad (Asturies), Nos Oleiros (Coruña), Vilarmaior (Coruña), Porreres (Mallorca, Illes Balears).

Gure jaialdian, honako talde hauekin batera aritu gara: “Universidad de Colima (Mexiko), Coros y Danzas del Ayuntamiento de Vélez-Málaga (Andalucia), Istanbul Folklor Egitim Dernegi (Turquia), Goi-Herri (Bilbo), Gran Ballet Argentino (Argentina), Ekobios (Kolonbia), Mrudang Kala Academy (India), Aitzur ta Arraun Dantza Taldea (India)” Qiandongnan Miao eta Dong de la Provincia de Guizhou (Txina), L ‘estol Porrerenc (Mallorca – Balear Uharteak), Whitireia (Zeelanda Berria), Panghat (India), Udmurtia (Errusia), Conjunto de Danzas Guanaguaré (Venezuela).

 

EGUZKIK EGINA

“EGUNBETEKO EGUZKI”: dantza herrikoien bidez egindako iksukizuna, XIX. mende bukaeran edozein herritan zeuden zeregin, ofizio eta ekintza sozialak birsortzen genituen, egunsentitik iluntzera arte. (2012)

“SUA”:  bertan, Euskal Herriko antzinako eta inkisizioko istorio eta sinesmenen errepasoa egiten dugu. (2015)

HORKASITAS: Hainbat dantzaren grabazioa Horkasitas Jauregian Europako telebista kate batentzat, Futbol Selekzioen Eurokopa dela eta. (2019)

 

Dantza herrikoien ikastaroak, Euskal Ezkontza, Euskal Jaia, Haur Dantzaldia, Olentzero, Herri Azokak  eta beste hainbat kolaboraziok osatzen dute BALMASEDAKO EGUZKI DANTZA TALDEAren egunerokotasuna.